Egiazkoa eta irudikatutakoaren artean

Zinema Pop gizarte-lana, artea eta zinemako profesionalek osotutako elkarte bat da, komunitateetan esku-hartze artistiko eta kulturalak proposatzen eta garatzen dituenak talde-sormenaren bitartez jardute kolaboratibo eta deszentralizatuak bultzatzeko asmoarekin.

Komunitatea elementu komunen bat daukan jende taldea da guretzat; auzoa, elkartea edo etnia adibidez. Zehazten gaituen elementu komun hori abiapuntua da; ondoren gizabanakoa sustatu egiten da bere irudikapena hautatzeko aukera emanez. Komunitatearen barnean egiten dugu lan, bertan sortu eta garatu egiten da esku-hartzea parte hartzen duten pertsonekin.

Zinema Popek honako arloak aztertu eta garatu egiten ditu:

diagrama

Zinema Pop produkzio artistiko baten edozein arlotan parte hartu nahi duen beste elkarte, pertsona talde, giza eta kultur eragile edo gizabanakok egindako proposamen eta elkarlan anitzei irekita dagoen elkartea da.

GAUR EGUN

Komunitate batean film bat egitea proposatzen dugu, non bakoitza, nahi izanez gero protagonista izan daiteke eta bere patua aukeratu dezake. Parte hartzaile guztiek antzeztu nahi duten papera aukeratu dezakete; geroago, gidoia sortzen denean eta pertsoanaiak antolatzen direnean, denon artean bakoitzaren aktuazioa negoziatuko da. Honelako esku-hartze batean parte hartzen duten pertsonek ia beti aukeratuko dute beraien burua gustatuko litzaieken bezala irudikatzea, rolak trukatu egiten dira, talde dinamikak erraztu egiten dira eta errepresentazioek pertsonengan eragina izaten dute.

Zinema erabiltzen dugu esperimentaziorako tresna bezala imajinario-egile eta irudi-sortzeile indartsua delako, gure irudikapenen eraikitzean funtsezko erreferentea. Zinemak gure oritzapen, leku, heroi, fantasia, ametsgaizto, handinahi, itzaropenetan… dauka eragina, bertan islatu egiten gara, partaide gara eta guztiok dakigu zinemari buruz.

Orain gure proposamena Bilbo Zaharra den esperimentaziorako plato handira zabaltzen dugu. Iragan historiko garrantzitsua duen Europako edozein hiriko aldiriarekin parekatu daitekeen ingurunea, geldiezinik zabaltzen den etnia eta kultura ezberdinetako arragoa, Bilboren ondoan hazten doana.

Esku-hartze zinematografiko berri bat dugu helburu, Bilbo Zaharreko elkarte eta komunitateei irekia. Oraingoan bateratzen gaituen elementu komuna auzoa bera izango da eta adin, sexu, etnia, kultura eta abar ezberinetako pertsonak bilduko diten proiektua izatea nahi dugu.

Bai orain hastear dagoen proiektuan, bai etorkizunean egingo diren proposamenetan ere, ongi etorrriak izango dira parte hartu nahi duten zinemako jendeak, artistak, aktibistak edo teorikoak, bai kamaren aurrean zein atzean lagundu nahi duen edonor.

participa