proy_ondoko_title

PROIEKTUA

Askarrik babestutako emakumeek egindako ikus-egunkaria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Sormen Lantegiak programa barruan, Ikertu ereduan. Askarri baliabide soziofamiliarrik gabeko emakume toxikomanoen tratamenduan laguntzeko bizilekua da.

ondoko01

PARTE-HARTZAILEAK

Askarriko emakume erabiltzaileak.
Askarri drogazaletasun arazoak dituzten emakumeei aldi baterako bizileku arreta osoa ematen duen baliadidea da. Askarri hogeita lau orduko jarraipena eta sei emakumentzako lekua duen Bilbo Zaharreko Cortes kalean dagoen etxebizitza da.

Askarri Askabideren partaide da, irabazi-asmorik gabeko elkarte independientea, Euskadin prostituzioan diharduten eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsona taldearen gizarteratze eta normalizazioaren alde lan egiten duena.

Askarriko lan-taldea: Arantxa Ormaetxea Manzarbeitia psikologoa eta bizilekuko koordinatzailea eta Monika Sánchez Abad eta Itxaso Ugarteburu Martínez gizarte-langileak.
Olga Ruiz Fernández; argazkilaria eta artista bisuala.
Elena Morcillo Juliani, gizarte-hezitzailea.
Eskertzen diogu Eztizen Esesumagari, Rekalde Aretoko Heziketa eta Ikusleen Arduradunari, elkartearentzat espresuki antolatutako tailerrengatik.

ondoko02

GARAPENA

Ondoko emakumea“ondoan daukagun neskari”, auzokide arruntari, egiten dio erreferentzia, gure auzokoa izan zitekeen eta apenas ezagutzen dugun emakume hori aipatuz.
Proposamena garatzeko, guztien erabilerarako ordenagailu bat eta etxebizitzan babestutako emakume bakoitzaren erabilerarako argazki-kamera bana eman zitzaizkien.
Argazki-kamerak ez dira partekatzen, etxebizitzan hartutako emakume bakoitzak berea dauka parte hartu nahi baldin badu. Kamera konpaktuak merkeak eta erabiltzeko errazak dira eta ez da trebezia berezirik behar, bakoitzaren begirada bakarrik; hortaz, lan-tresna ezin hobea.

Jarduera 2011ko urrirtik 2012ko bukaerara arteko astelehen eta ostiral guztietan zehar garatu zen. Astelehenetan irudiak hartzera zuzendutako irteera bat proposatzen zen eta ostiralak bloga garatzeko erabiltzen genituen. Astean zehar emakumeek beraien kamerekin irudiak hartzeko aukera zuten, baita blogean sartzeko edo ordenagailua besterik gabe erabiltzeko .

Oso atsegina izan zen guztiontzat hasieratik partaide guztiek gai jakin batzuekiko joera eta berezko lengoaia erakusten zutela aztertzea eta aintzat hartzea.
Rakelen intentzioz betetako irudiak, argazkiaren bilatze ausarta, noizbehinkako lotsagabekaria baina aldi berean irudiak sortzeko erakutsitako arduratasuna.

Rakel guda-erreportaria balitz bezala ateratzen zen kalera, argazkaria harrapatzeko zein sortzeko asmoarekin. Cristinak bere buruari buruz dioen bezala, oso persona irakurria da eta idazteko zaletasuna dauka eta blogean gauza anitz kontatu dizkigu. Idatzitako hitzak testigantzaren indarra dauka eta Cristinak ondare bezala erabili duela esan liteke; joandako Milagrosekin hitz egiteko eta barkamena eskatzeko, desagertatutako Raquelekin, edo Askarriri agur esateko eta gatazka bat konpontzen saiatzeko. Vanessak sentsibilitate handiz lan egiten du, loreak eta zeruak irudikatzen ditu, bere sarrerak guztiz poetikoak dira eta hitzak ez dira beharrezkoak. Tarak bere irudien intentsitateagatik, guztiek duten esanahiagatik, bere esaldi nabari eta lapidarioengatik, iskutatzen duen guztiagatik, harritzen gaitu. Irunek sormeneko lengoaia naturalki ulertzen du, irudiak bere burua errepresentatzeko erabiltzen ditu eta bere testuak poesia garratza dira, zinema beltzeko film batetako elkarrizketak bezala.

Normalean irudiak testuarekin laguntzen ziren. Testua irudiak laguntzeko, azpimarratzeko, esanahia emateko erabiltzen dugu; paraleloan egiten den narrazioa da. Testua deskribapenaren funtsionaltasunatik aldendu eta literatura, egintza poetiko edo doilortasunari irekitzen da.

ondoko03

ondoko04

Blog Ondoko Emakumea