titulo_participantes

Hiru solaskide: Askabide Elkartea, Askabideko emakume erabiltzaileak eta “Zinema Pop” Elkarte Kulturaleko talde teknikoa.

participantes

Askabide San Franzisko auzoan egoitza duen elkarte bat da, prostituzioan diharduten eta gizarte-bazterketa egoeran dauden emakume taldearen beharrak asetzeko, baita prostituzioari eta bere errealitateari buruz sentikortu, salatu eta berri emateko lan egiten duena. Egiten duen lana kalean, pisuetan eta klubetan prostituzioan diharduten emakumeekin duten harreman zuzenean datza batez ere.

Askabideren egoitza lokal ireki bat da, non prostituzioaren munduan murgilduak dauden emakumeei izapideak egiteko laguntza eta legezko aholkularitza emateaz gain, arratsaldez tailer irekian alfabetatzea eta informatikari buruzko oinarrizko ezagutza eskaintzen dira nahi duten emakume guztientzat. Askabidek baditu ere zenbait pisu, arrazoi ezberdinengatik prostituzioa utzi duten zenbait emakume babesean bizi daitezen. Toki ezberdin hauek proposamenerako esku-hartze espazioak bilakatu ziren.

Zinema Pop gizarte-lana, artea eta zinemako profesionalek osotutako elkarte bat da, komunitateetan esku-hartze artistiko eta kulturalak proposatzen eta garatzen dituenak talde-sormenaren bitartez jardute kolaboratibo eta deszentralizatuak bultzatzeko asmoarekin. “Zinema Pop”ek proposatu zuen film bat egitea non nahi zutenek protagonistak izan zitezkeen, baita beraien patua aukeratu ere. Parte hartzaile bakoitzak antzeztu nahi duen papera aukeratu dezake; geroago, gidoia sortzen denean eta pertsoanaiak antolatzen direnean, denon artean bakoitzaren aktuazioa negoziatuko da. Honelako esku-hartze batean parte hartzen duten pertsonek ia beti aukeratuko dute beraien burua gustatuko litzaieken bezala irudikatzea, rolak trukatu egiten dira, talde dinamikak erraztu egiten dira eta errepresentazioek pertsonengan eragina izaten dute.