titulo_desarrollo

Proposamenaren gakoa komunitate batean egindako esku-hartze artistikoa da irekiak dauden produkzio prozesuetan elkarlaneko jarduteak bideratzeko.
Kasu honetan proposamena hau izan zen:
- Film baten filmatzean parte hartzea gustatuko litzaizuke?
- Zein paper gustatuko litzaizuke antzeztea?
Zinema-tailer baten bidez emakume parte hartzaileaeei aukera ematen zaie nahi duten filma egiteko, gustoko dituzten pertsonaiak antzezteko , baita hauen patua erabakitzeko ere.
Bileretan gustatzen zaizkigun filmei buruz hitz egiten dugu, beraien herrialdeetan ikusten zituztenei buruz, baita telebista saioei buruz ere. Ze gai interesatzen zaizkigu eta zeintzuk dira film bat egiteko eman beharreko pausuak. Pixkanaka pixkanaka pertsonaiak eta bizi nahi izango luketen istorioa zehaztu egiten dira. Gero guztiak protagonistak izatea ahalbidetzen duen gidoi bat sortzeko zailtasuna dator, beraien artean nola elkarbizi daitezken pentsatu eta istorio gurutzatuetako argumentu bat eratzen dugu.

snap

Gidoiaren zirriborroarekin sekuentziak banatu eta inprobisatzen ditugu. Improbizazioen bidez eszena nola garatu zitekeen irudikazten dugu eta elkarrizketak ateratzen ditugu. Emakume gehienek berea ez den hizkuntzan komunikatzeko esfortzua egiten dute eta euren hitzekin mintzatzeak interpretazioa erraztu egiten du.
Askabideren kasuan emakumeek istorio arruntak zeuzkaten emakumeak izatea aukeratu zuten, gatazka amodio istorio bat izaten zen eta guztiek eskatzen zuten amaiera zoriontsua ezkontza zen. Normaltasuna aukeratu zuten, eta pertsonaia antagonista bezala benetazko bizitzan beraiekin harremanak dituzten hoiek hautatu zituzten: polizia, psikologoa, …
Erreplika emango zieten aktoreak behar genituen ere eta horretarako Askabideko langileak prest agertu ziren, rolak aldatzeko eta emakumeek irudikatutako pertsonaiak bihurtzeko. Amodio/deamodio istorioak gizonezkoen paperak behar zituzten, emakume hezitzaile batel antzeztutako amagin-arreba maltzur bat izan ezik. Gizon gonazaleak, gezurtiak eta arazo bat berez, ulertu eta barkatu egiten duten emekumeei kontrajarriak.

vlcsnap-2014-02-26-14h00m50s2

Grabaketak egiteko lokalizazioak bilatu, jantziak aukeratu eta planoak eta sekuentziak irudikatu behar izan genituen. Azkenik grabaketekin eta produkzio lanekin hasi ginen eta batez ere tresneria prestatzea eta behin eta berriro errepikatzea zein motela izan daiteken ulertu genuen. Hala ere emakumeek erantzun zuten, azkeneraino konprometitu ziren eta beraien filma egitea lortu genuen, “Emakumeen Istorioak” aukeratutako izenarekin.
Aldi berean fikzioaren inguruan gertazten ari zen guztia dokumentatzen joan ginen. Dena dago erregistratua, bilerak, improbisazioak eta grabaketak; kamara batek gertatzen dena grabatzen duen bitartean bestea urrundu egiten da eta testuingurua dokumentatu egiten du. Horregatik daukagu orain alde batetik “Emakumeen Istorioak”, aukeratutako istorioarekin egindako filma; eta bestetik “Emakumeen Istorioak” dokumentala, fikzioa prosezuarekin elkarlotzen duena, proiektua testuinguruan jarriz.

vlcsnap-2014-02-26-14h30m31s171

ver_mas